domingo, 3 de marzo de 2013


HAU DA HOTZA!!!!
Azken astea hotza izan da benetan! Begitu, egin klik hemen Orreaga nola zegoen ikusteko!

Inguruotan ez du horrenbeste bota, baina bota du, hala ere. Ezin esan, beraz, elur kontuetan hasi berriak garenik. Zuk ezagutu duzun elurterik handiena eta egun hartan izandako gorabeherak kontatuko dizkiguzu; baina hori azken pausua izango da; goazen apurka-apurka.

1. jarduera: Entzun irratsaioa eta esan ondorengo esaldiak egia edo gezurra diren.


Galdetegia egiteko, sakatu hemen.

2. jarduera: Egin behar duzun idazkia egiteko, perpaus kontsekutiboak ezin hobeak dira.
Adibide hauek ikusita, lot itzazu hurrengoak:

-elur geruza handia / teilatua erori
-hotz handia / hodietako ura izoztu
-etxea hotz / berogailua gau osoa piztuta eduki
-haizea hotza / belarriak gorri-gorri geratu
-egoera arriskutsua / jaurlaritzak alarma gorria ezarri
-hainbeste elur / etxe askotan argindarririk gabe geratu

3. jarduera: Orain bai, kontaiguzu gogoan duzun egun hura. Hori bai, lehenik irakur itzazu egitura hauek, erabilgarri izango baitzaizkizu:


Elurra da/Elurra ari du.
Ipar haize zitala
Goizak aurrera egin ahala, txingorra  elur busti bihurtu zen, eta gero elur.
Elur-maluta lodiak ari ziren erortzen.
Elurra mara-mara bota zuen
Elurra kentzeko makinek jo eta ke egin zuten lan gau osoan.
Etxe alboko errekastoa izoztu zen.
Ekaitzak ikaragarri gogor jo zuen.
Hogeitahamar bat zentimetroko izotz-kandelak zeuden teilatuetatik behera.
Elur geruza hain zen lodia, ezen autobusean ez atzera ez aurrera geratu ginen.
Baserrietan bizi zirenak, etxetik atera ezinik geratu ziren.
Metro erdi elur bota zuen.
Sekulako hotza zegoen, ikaragarria!
Ni ez naiz hozbera, baina izoztuta nengoen.
Zazpi gradu izan genituen zero azpitik.
Eguna hain hotza zen, non hodietako ura ere izoztu zen.
Hotzak hilik geunden, dardarka.
Ekaitzak bete-betean harrapatu gintuen.

4. jarduera: Eguraldiari erreparatuta, zein izango litzateke zure egunik gogokoena? Institutura ez etortzeko moduko elurtza agian? Egin ezazu egun horretarako eguraldiaren iragarpena, eta gero denon aurrean azaldu. Iragarpena nola egin jakiteko, jo ezazu hona.

No hay comentarios:

Publicar un comentario