sábado, 5 de octubre de 2013

EUSKARAREN TAMAINA





  • Helbide berria ezagutuko dugu gaur: ALGARA EDO EZ GARA. Sar zaitez bertan, eta klikatu abenduaren 24ko artikulua. Idazkia irakurri aurretik, bitartean eta ondoren, erantzun itzazu galdetegi honetako galderak: 

  • Galdetegia egin ondoren, saia zaitez testua bost lerrotan laburtzen. Baina, kontuz, baduzu baldintza bat: ezin duzu zenbaki ez kopururik erabili!


Kike Amonarriz umoretsua da gero! Hona txistetxo bat:

HAU GIZONA!
Bi emakume tabernan, elkarrekin solasean…
  • Eta zuk, gizon sentibera, ederra, aldarte onekoa, adeitsua, haurrak gustuko dituena, sukaldean ondo moldatzen dena… aurkituko bazenu, zer egingo zenuke?
  • Dokumentala!

sábado, 27 de abril de 2013

URRUTIKO ESKLABOAK


URRUTIKO ESKLABOAK




1-Entzun eta erantzun Entzutekosakatu hemen


ü Zer ekoizten dute langileek lantegi horretan?
ü Nola jorratu dute gaia bertoko komunikabideek?
ü Zenbat langile dira?
ü Nortzuk dira langile gehienak?
ü Norena da lantegia?
ü Zenbat eguneko greba egin dute?
ü Zer eskatu dute grebalariek?
ü Zenbat diru jasotzen du behargin bakoitzak?
ü Zer gertatu zen Indonesiako langileekin?


2-Zer iritzi duzu egoera honetaz? Zer egin beharko genuke?
Idatz ezazu iruzkin laburtxoa koadernoan. Jarraian hiztegitxo lagungarria duzu

Ø Berdintasuna
Ø Esklabotza
Ø Eskubideak
Ø Egoera larria
Ø Bidegabea izan
Ø Lan negargarria
Ø Ez dago eskubiderik!
Ø Gatazka
Ø Norbaiten menpe bizi
Ø Salatu
Ø Ni haien larruan banengo…
Ø Ordutegi luzea
Ø Gauez lan egin
Ø Eskulan merkea
Ø Lanaldia neka-neka eginda bukatu
Ø Lanegun
Ø Jaiegun



3-Aditz arazleak
Gogora itzazu gelako azalpena eta adibideak, eta egin itzazu ariketa hauek:

Eman esaldi hauek aditz arazleak erabiliz-1
§  Guk zuek etxe osoa garbitzera behartu zaituztegu.
§  Zapata itsusi horiekin ibiltzera behartu naute.
§  Umeak jostailu guztiak jasotzera behartu ditut.
§  Alkateak etxea botatzera behartu gaitu.
§  Berarekin joatera behartu nau.

Eman esaldi hauek aditz arazleak erabiliz-2
·        Guk idazlana egin dugu.
Irakasleak guri…
·        Haiek goizetik etorri dira.
Irakasleak haiek…
·        Espaloian dagoen autoa konpondu dugu.
Udaltzainak…
·        Bahitua lurrean etzan da.
Bahitzaileek bahitua…
·        Goizean antzerkia ikusten barre egin dugu.
Goizean antzerkia ikusten pailazoak guri…
·        Autoko atzeko eserlekuan eseri gara.
Gidariak gu…
·        Filmaren laburpena egin dugu.
Irakasleak guri…
·        Atzo negar egin genuen.
Albeste horrek guri…
·        Etxola berria eraiki duzue.
Nagusiak zuei…
·        Gustora egin dut lo.
Pastilla horrek niri…


4-Lariya Sanabir
Jar zaitez Lariyaren larruan, ete kontaiguzu lanegun arrunt batean zer egiten duzun. -Erabil itzazu aditz arazleak (bost gutxienez) eta “behartu” aditza (bi gutxienez)-




Lariya dut izena eta hamabi urte ditut. Indiako meatze batean egiten dut lan. Nire lagunek eta nik egun osoa ematen dugu lanean. Hauxe da, pausoz-pauso, egunean eginarazten digutena:




















jueves, 18 de abril de 2013

miércoles, 17 de abril de 2013

LOA


LO


1-Entzun eta erantzun
Gorlizen batzuek ez omen zenuten lo askorik egin. Hori dela eta, zuen lo-ohiturak hobeto ulertzen saiatuko naiz. Lehenago, hori bai, entzun ditzagun datu orokor batzuk. Klikatu hemen eta erantzun galderak.

Loaren inguruko estatistikak
E
G
Erdiek krisiak lokartzea eragozten diela esan dute.


Kezkarako arazo nagusia, gaur egun, lana da.


Zeintzuk dira lo txarto egin izanak hurrengo egunean dituen ondorioak?


Ehunka laguni egin diete inkesta.


Ehuneko hogei lanik gabe dago Espainiar Estatuan.


Jel lag sozialak nerabe eta helduei eragiten die.


Zeintzuk dira lo egiteko lehen lau kantari edo musika talderik onenak?


Gurean Benito Lertxundi da onena.



2-Osatu esaldiak falta diren hitzak jarrita



3-Perpaus kontzesiboak
Ondo begiratu perpaus hauek (azpimarratutakoak dira kontzesiboak)

ARREN
1-Eguraldi ona egin arren, etxean geratu gara.
2-Eguraldi ona egin duen arren, etxean geratu gara.

NAHIZ ETA
3-Nahiz eta eguraldi ona egin, etxean geratu gara.
4-Nahiz eta eguraldi ona egin duen, etxean geratu gara.

BA...ERE
5-Eguraldi ona egin badu ere, etxean geratu gara.

TA...ERE
6-Eguraldi ona eginda ere, etxean geratuko gara.

 

Orain, lotu esaldiak kontzesibo mota bakarra erabiliz (begiratu zenbakia)

Bihar hiru azterketa + lasai egon 3
Hiru egunetan bukatu liburua + berrehun orri  1
Mugikorra berria + ezin internet erabili 5
Hondartzan kremarik ez hartu + ez erre 2
Partidua galdu + saskiratze ederrak egin 4
Goiz oheratu gehienetan + loak oso berandu hartu 3
Denbora sobera eduki + di-da batean bazkaldu 4
Lasterketa bukatu + bigarren kilometroan min hartu 6

4-Nola egiten duzu zuk lo?
Prestatu azalpen laburtxoa eta azaldu zure kideari. Gero, kideak guztioi azalduko digu. Hitz edo egitura hauek erabil ditzakezu. Saia zaitez zenbait kontzesibo erabiltzen; esaterako: Ohea primerakoa izan arren, bizkarreko mina izan ohi dut gauean, eta ezin loak hartu.

EGITURA ERABILGARRIAK
Lo egiteko pilulak
Gau-mahai
Lotia izan
Iratzargailu
Harri eta horma lo egin
Izerdi patsetan esnatu
Lo txarrekoa izan
Iluntasunaren beldur izan
Lo arina izan
Begiak bildu/begiak ezin bildu ibili
Zurrunga egin
Loak hartu nau/lo hartu dut/lokartu naiz
Amesgaiztoa

Burko/izara edo maindire/tapaki/lozakua/koltxoia/ohatze





<!--[if !vml]--><!--[endif]-->

domingo, 3 de marzo de 2013


HAU DA HOTZA!!!!
Azken astea hotza izan da benetan! Begitu, egin klik hemen Orreaga nola zegoen ikusteko!

Inguruotan ez du horrenbeste bota, baina bota du, hala ere. Ezin esan, beraz, elur kontuetan hasi berriak garenik. Zuk ezagutu duzun elurterik handiena eta egun hartan izandako gorabeherak kontatuko dizkiguzu; baina hori azken pausua izango da; goazen apurka-apurka.

1. jarduera: Entzun irratsaioa eta esan ondorengo esaldiak egia edo gezurra diren.


Galdetegia egiteko, sakatu hemen.

2. jarduera: Egin behar duzun idazkia egiteko, perpaus kontsekutiboak ezin hobeak dira.
Adibide hauek ikusita, lot itzazu hurrengoak:

-elur geruza handia / teilatua erori
-hotz handia / hodietako ura izoztu
-etxea hotz / berogailua gau osoa piztuta eduki
-haizea hotza / belarriak gorri-gorri geratu
-egoera arriskutsua / jaurlaritzak alarma gorria ezarri
-hainbeste elur / etxe askotan argindarririk gabe geratu

3. jarduera: Orain bai, kontaiguzu gogoan duzun egun hura. Hori bai, lehenik irakur itzazu egitura hauek, erabilgarri izango baitzaizkizu:


Elurra da/Elurra ari du.
Ipar haize zitala
Goizak aurrera egin ahala, txingorra  elur busti bihurtu zen, eta gero elur.
Elur-maluta lodiak ari ziren erortzen.
Elurra mara-mara bota zuen
Elurra kentzeko makinek jo eta ke egin zuten lan gau osoan.
Etxe alboko errekastoa izoztu zen.
Ekaitzak ikaragarri gogor jo zuen.
Hogeitahamar bat zentimetroko izotz-kandelak zeuden teilatuetatik behera.
Elur geruza hain zen lodia, ezen autobusean ez atzera ez aurrera geratu ginen.
Baserrietan bizi zirenak, etxetik atera ezinik geratu ziren.
Metro erdi elur bota zuen.
Sekulako hotza zegoen, ikaragarria!
Ni ez naiz hozbera, baina izoztuta nengoen.
Zazpi gradu izan genituen zero azpitik.
Eguna hain hotza zen, non hodietako ura ere izoztu zen.
Hotzak hilik geunden, dardarka.
Ekaitzak bete-betean harrapatu gintuen.

4. jarduera: Eguraldiari erreparatuta, zein izango litzateke zure egunik gogokoena? Institutura ez etortzeko moduko elurtza agian? Egin ezazu egun horretarako eguraldiaren iragarpena, eta gero denon aurrean azaldu. Iragarpena nola egin jakiteko, jo ezazu hona.

domingo, 17 de febrero de 2013

GU ERE KONPOSTAREN ALDE!




GU ERE KONPOSTAREN ALDE!
SARRERA
Kaixo ikasleok!!!!
Unitatetxo honetan konpostari buruz hitz egingo dugu. Lehen zatian, konposta zer den ikusiko dugu, nola egiten den eta zergatik den beharrezkoa. Ondoren, behin konposta onuragarria dela ulertuta, udalari bosgarren edukiontzia eskatuko diogu.

Baina, egin dezagun bidea pausuz pausu, astiro. Hona jarduerak:


1.        JARDUERA
Irakur itzazu galderak bi aldiz eta gogoan hartu. Ondoren, galderak begi bistan ez dituzula, irratsaio laburra entzungo duzu, behin bakarrik. Entzun eta gero, egin aukera zuzena (koadernoan). Bigarrenez entzunda, zuzendu zure erantzunak.


Entzungaia hemen duzu.

Hona galderak:
1-Urteko zein garaitakoa da grabaketa?
a)     Gabonen ostekoa
b)     Udaldikoa
c)     Aste Santukoa

2-Zein bi bide hartuko dute gure zaborrek?
a)     Dena berrerabiliko dugu eta ondoren saldu.
b)     Zati bat erraustegian erreko dugu eta beste zati bat konpost bihurtu.
c)      Zabortegietan ustelduko dira edo erraustegian erreko ditugu.

3-Zenbat kilo zarama sortu dugu pertsonako?
a)     350 kilo
b)     50 kilo
c)      500 kilo

4-Zarama edo zabor horretatik, zenbat da gai organikoa?
a)     Herena
b)     Laurdena
c)      Ia erdia

5-Hizlariak zenbat urtetan kenduko dizkio gizarteari 4.000 kilo zabor?
a)   Hamabost urtetan
b)     Hogei urtetan
c)      Zazpi urtetan

6-Zer egingo luke zabor horrekin guztiarekin?
a)     Zuloak betetzeko erabili.
b)     Zabor-biltzaileei saldu.
c)      Konposta

7-Zer egin daiteke gero konpostarekin?
a)     Baratze, lorategi eta basoetan ongarri lanak egingo ditu.
b)     Animalientzako jaki ezin gozoagoa izango da.
c)      Loradendei salduko zaie.


2.        JARDUERA
Baina, zer da konposta? Eta garrantzitsuago, zer konposta daiteke?

2.1 Konposta zer den jakiteko, jo ezazu wikipediara

Ez larritu, ez duzu eta dena buruz ikasi behar. Hori bai, gogoan hartu hurrengoa: konposta ONGARRIA da; on egiten duen gaia, beraz.

2.2
Zer konposta daitekeen jakiteko, irakurri ondoren duzun artikulu zatia eta bete taula (koadernoan).


Artikulu zatia:
Lorategiko konpostagailuan zein zizare bidezko vermikonpostagailuan, konposta egitea oso erraza da, baina bi gauza zaindu behar dira kalitateko humusa lortzeko, usain txarrik ez izateko eta nahi ez dugun animaliarik ez erakartzeko: Konpostara zer bota ondo bereizi behar da, eta astean behin edo bitan egoki nahasi.
KONPOSTATZEN DA
- Fruta eta barazki hondar gordin, egosi eta erreak.
- Kafe kondarrak eta iragazkiak, eta tea eta infusio poltsatxoak.
- Arrautzen kartoizko kaxak, sukaldeko eta komuneko paperaren kartoi tutua, sukaldeko papera, paperezko ezpain-zapiak...
- Ogia
- Arrautza oskolak —denbora asko behar dute, eta txiki-txiki eginda botatzea hobe—.
- Egositako arroza eta pasta.
- Lorategi eta baratzeko hondarrak —lorategiko konpostagailuak konpostatzen ditu, baina zizareek ez dituzte jaten, hortzarik ez dutenez, gogorregiak baitira irensteko—: hosto, lore eta landare berde edo lehorrak; belarra; kimaketa-hondar txikituak; egur naturalaren errautsak edo zerrautsak; uzta-hondarrak; fruta eroria; lastoa...
EZ DA KONPOSTATZEN
- Olioa eta frijitutako edozein gai: konpostagailuaren barruan geruza iragazgaitza egiten baitu eta honek zailtzen du deskonposatzen ari den materia organikoan oxigenoa hedatzea.
- Haragia, arraina eta hezurrak: Deskonposatzen denbora asko behar dutenez, usaina botatzen dute, eta inguruko anmaliak erakarri.
- Gorotza: izaki horren elementu toxikoak —bakunak, botikak, gaixotasunak...— konpostarekin zabalduko baitira.
- Landare gaixotuak eta belar txarrak. Zenbait belar txarren haziak konpostarekin zabaldu daitezke. Beraz, belar txarrak konpostagailura bota daitezke, baina haziak izan baino lehen.
- Tratamendu toxikoa izan duten hondakinak: koloretan inprimatutako papera, egur tratatuak...

Galderak:

KONPOSTATZEN DA? 
BAI
EZ
1
Fruta eta barazki hondarrak


2
Egur tratatuak


3
Hezurrak


4
Kafe kondarrak


5
Te eta infusio poltsatxoak


6
Arrautza oskolak


7
Olioa eta frijitutako edozein gai


8
Gorotza


9
Sukaldeko papera


10
Egositako arroza eta pasta


11
Koloretan inprimatutako papera


12
Paperezko ezpain zapiak


13
Tratamendu toxikoa izan duten hondakinak


14
Lorategi eta baratzeko hondarrak: hosto, lore, belar, zerrautsa, fruta...


15
Arraina


16
Arrautzen kartoizko kaxak


17
Haragia


18
Landare gaixotuak eta belar txarrak


19
Kafe iragazkiak


20
Ogia


21
Sukaldeko eta komuneko paperaren kartoi tutua





3.        JARDUERA
Binaka jarriko gara orain; A ikaslea eta B ikaslea. A ikasleak bideotxo bat ikusiko du, eta B ikasleak albistetxoa irakurri. Jarraian, elkarri azalduko diozue ikusi edo irakurritakoa.

Bideotxoa ikusteko klikatu hemen.

Albistetxoa hemen irakurri ahal izango duzu.


4.        JARDUERA. GU ERE KONPOSLARI!!!!
Ikastetxean ere ari gara bai. Ikusi bestela: 





Baina, herrian zer? Ba al da Arrigorriagan konpostatzeko aukerarik? Egia esan, ez. Orain dugun lana, alkateari gutuna idaztea da, herrian bosgarren edukiontzia izan dezagun. Bosgarren edukiontzia udalerri askotan dute jadanik; bertan, etxeetako hondakin organikoak botatzen ditugu, haiekin konposta egin dezaten.
Gainera, gutuna egiteko baliagarria izan daitekeelakoan, hona hemen Iñaki Petxarromanek emandako zenbait datu:

“Ikusi dugun bezala, etxeetako hondakin organikoari bi irtenbide ematen dizkiogu gaur egun:

-Batzuetan zabortegira botatzen dugu. Han, materia organikoa gainerako hondakinekin nahastean, prozesu kimiko azkar bat hasten da, zeinaren bidez metanoa eta beste gai kutsatzaile batzuk isurtzen diren. Honekin batera, lixibatuak sortzen dira, ura nahasten denean usteltzen hasitako hondakin solidoekin. Nahasketa hori oso arriskutsua da, erreketara eta ibaietara iristen delako kutsadura.

-Gehienetan, Arrigorragaren kasuan bai behintzat, errauste plantara eramaten dugu, Zabalgarbira. Han dena batera erretzen da, eta erretzearen ondorioz dioxinak, furanoak eta metal astunak askatzen dira atmosferara, eta, berez, substantzia horiek guztiak minbizia eragile, mutageno eta erreprotoxikoak dira.”
Iñaki Petxarroman; Su haietatik ke hauek

Garbi dago, beraz, bosgarren edukiontzia interesgarria dela. Idatz diezaiogun gutuna alkateari hura eskatzeko. Baina, nola idatzi gutun formala? Hemen duzu eredu bat. Aurki itzazu idazki honetan atal hauek:

Lekua eta data / hasierako agurra / amaierako agurra / sinadura / igorlearen datuak / gorputza: arazoa / gorputza: arrazoiak / gorputza: eskaera / norberaren aurkezpena / gutunaren helburua / oharra


Galdakaon, 2013ko otsailaren 17an

Alkate jauna:
Igor Okeluri dut izena, 14 urteko gaztea naiz eta Galdakaoko Bengoetxe auzoan bizi naiz arreba eta gurasoekin batera. Zuregana jotzen dut eskari bat egiteko. Izan ere, jakin berri dugu gure auzoan polikiroldegia eraikitzeko asmorik ez duzuela.

Aspaldiko arazoa da kiroldegiarena. Bengoetxe auzoa erdigunetik nahiko urrun dago, eta Galdakaoko kiroldegia aparte samar dago. Gainera, bertara joateko autobus gutxi ditugu, egunean lau, hain zuzen. Azken urteotan, auzoko bizilagunen kopuruak gora egin du, gazteenak batez ere; eta jakin badakigu gazteen artean kirola egiteko zaletasun handia dagoela.
Horrez gain, jakina da kirolak onura asko dakartzala: osasunerako ona da; gazteen aisialdirako aukera paregabea; helduentzat ere, sasoian mantentzeko biderik egokiena da; eta, gainera, haurrek inguruan kirola ikusten badute, bihar-etzi haiek ere errazago hasiko dira ariketa motaren bat egiten.
Eta, gainera, badakigu jakin diru arazorik ez dagoela; udaleko diruzainak hala esan digu.

Garbi dago, beraz, kiroldegia egin daitekeela eta arrazoi nahiko badagoela lanari ekin diezaiogun.

Zure esku dagoen guztia egitea espero dut. Aldez aurretik eskerrak emanez, zure erantzunaren zain egongo naiz.

Besterik gabe, agur.
                                               
                                                                             IZP.:











Oharra: Eranskinean, Bengoetxe auzoko hirurogeita hamar biztanleren sinadurak eta NAN zenbakiak dituzu. Horiek guztiek bat egin dute neure eskariarekin.

Orain bai, ereduari jarraituz, idatz iezaiozu gutuna Arrigorriagako alkateari.

GURE GUTUNAK!!!!




ALKATEAREKIN!!!!
Gure gutunak hartu, eta alkateari eman dizkiogu. Abegitsu hartu gintuen bere bulegoan; begiratu argazkia: