HAU
DA HOTZA!!!!
Azken astea hotza izan da benetan! Begitu, egin klik hemen Orreaga nola zegoen ikusteko!
Inguruotan ez du horrenbeste bota, baina bota du, hala ere. Ezin esan, beraz, elur kontuetan hasi berriak garenik. Zuk ezagutu duzun elurterik handiena eta egun hartan izandako gorabeherak kontatuko dizkiguzu; baina hori azken pausua izango da; goazen apurka-apurka.
1. jarduera: Entzun irratsaioa eta esan ondorengo esaldiak egia edo gezurra diren.
Galdetegia egiteko, sakatu hemen.
2. jarduera: Egin behar duzun idazkia egiteko, perpaus kontsekutiboak ezin hobeak dira.
Adibide hauek ikusita, lot itzazu hurrengoak:
-elur geruza handia / teilatua erori
-hotz handia / hodietako ura izoztu
-etxea hotz / berogailua gau osoa piztuta eduki
-haizea hotza / belarriak gorri-gorri geratu
-egoera arriskutsua / jaurlaritzak alarma gorria ezarri
-hainbeste elur / etxe askotan argindarririk gabe geratu
3. jarduera: Orain bai, kontaiguzu gogoan duzun egun hura. Hori bai, lehenik irakur itzazu egitura hauek, erabilgarri izango baitzaizkizu:
Elurra
da/Elurra ari du.
|
Ipar
haize zitala
|
Goizak
aurrera egin ahala, txingorra elur
busti bihurtu zen, eta gero elur.
|
Elur-maluta
lodiak ari ziren erortzen.
|
Elurra
mara-mara bota zuen
|
Elurra kentzeko makinek jo eta ke egin zuten lan gau
osoan.
|
Etxe
alboko errekastoa izoztu zen.
|
Ekaitzak
ikaragarri gogor jo zuen.
|
Hogeitahamar
bat zentimetroko izotz-kandelak zeuden teilatuetatik behera.
|
Elur
geruza hain zen lodia, ezen autobusean ez atzera ez aurrera geratu ginen.
|
Baserrietan
bizi zirenak, etxetik atera ezinik geratu ziren.
|
Metro
erdi elur bota zuen.
|
Sekulako
hotza zegoen, ikaragarria!
|
Ni
ez naiz hozbera, baina izoztuta nengoen.
|
Zazpi
gradu izan genituen zero azpitik.
|
Eguna
hain hotza zen, non hodietako ura ere izoztu zen.
|
Hotzak
hilik geunden, dardarka.
|
Ekaitzak bete-betean harrapatu gintuen.
|
4. jarduera: Eguraldiari erreparatuta, zein izango litzateke zure egunik gogokoena? Institutura ez etortzeko moduko elurtza agian? Egin ezazu egun horretarako eguraldiaren iragarpena, eta gero denon aurrean azaldu. Iragarpena nola egin jakiteko, jo ezazu hona.