lunes, 21 de enero de 2013




PASARTE BELDURGARRIAREN KONTAKETA

KAR-KAR-KAR

Oi zein iragarki atsegina..., ikusi, ikusi.











  • Arrastion danori! Iragarkia gustatu zaizue, ezta? Ezustekoaz gain, beldurra, ikara  edota zirrara sentitu duzue, agian. Baina ez da izan antzekorik sentitu duzuen lehen aldia, ziur; izango duzue pasarte beldurgarriren bat buruan, izango duzue bai, zer kontatu. Hori da zuen lana, kontaketa beldurgarria egitea –barkatu, neure burua aurkeztea ahaztu dut; Eñaut Zonbizarreta nauzue, goiko argazkikoa. Dotore-dotore atera naiz, ezta?-.

  • Baina, has gaitezen lasai-lasai. Ikus dezagun, lehenik, beldurra zer eragiteko gai den. Entzun irratsaioa, eta erantzun galdetegia:

Irratsaioa: 

IRRATSAIOARI BURUZKO GALDERAK
EGIA
GEZ.
“Munduen arteko gerra” Orson Welles zinemagileak idatzitako eleberria izan zen.



Platillo hegalarietatik jaisten ziren izakien itxura biribila zen.



Garai hartan, irratia komunikabide hasi berria zen Estatu Batuetan.



Urte haietan, irratiko saiorik arrakastatsuenak dramatizazioak izaten ziren.



Orson Welles-ek programaren hasieran ez zuen ezer aipatu eman behar zuten edukiari buruz.



Saioaren hasierako azalpenak jende askok ez zituen entzun, iragarkiak zirela uste zutelako.



Irratsaioan zehar, astrologo batek meteorito batek lurra jo zuela esaten zuen.



Pertsona batzuk leihoetako zirrikituak estaltzen saiatu ziren, gerlako sua barrura sar ez zedin.



Ondorengo egunetan, egia jakin zenean, haserre handia piztu zen Estatu Batuetan.



Orson Wellesek berak espero eta uste zituen ondorioak izan zituen irratsaio hark.






  • Beldurrak ondorio sinesgaitzak eragin ditzake, garbi dago. Ea beldur hori islatzeko gauza zaren. Laburmetraia bat duzu hemen; ikus itzazu lehen bi minutuak, hori baino ez, eta bukatu istorioa sei-zazpi lerrotan, koadernoan.



EGITURA ERABILGARRIAK
Ai ama! Hau beldurra!                             
Estu eta larri genbiltzan.
Arnasestuka iritsi ginen.
Guztiz izututa nengoen.
Ilea laztu zitzaigun.
Giharrak zurrun geratu zitzaizkidan.
Andeka zurbil-zurbil zegoen.
Kemena nonbaitetik atera nuen eta…
Gutxi falta izan zen… tzeko.
Ezin izango dugu sekula ahaztu.
Ez atzera ez aurrera geratu ginen, beldurrak jota.
Amesgaiztoa zirudien.
Ez genuen ihesbiderik ikusten.
Lagunak lasaitzeko, ausartarena egiten saiatu nintzen.
Egoerak okerrera egin zuen nabarmen.
Dardara batean geunden.
Zelako kakalarria!
Buruan iltzatuta geratu zait pasarte hura.
Beldur izugarri batek hartu ninduen.



Orain, denon artean:



Eta orain bai, idazlan txukun eta dotorea egiteko ordua da. Har ezazu orri zuria, eta ekin lanari. Hori bai, adi baldintza hauei:

·     20 lerro gutxienez.

·     Hiru kolore erabiliko ditugu: ekintzak, sentimenduak eta deskribapenak.

·     Hiru atal ezberdinduko ditugu: hasierako egoera, korapiloa eta amaiera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario