viernes, 31 de enero de 2014

GEZURRETAN

GEZURRAK ETA NI 

Bosgarren  unitatean, artzain gezurtiaren ipuina ezagutu dugu. Baina, eta zu? Gezurtia al zara? Ingurukoen gezurrak harrapatzen trebea zara? Laster jakingo dugu.


1. jarduera. Entzun, eta bete hutsuneak (klikatu hemen)
-Estatu Batuetako __________  hirian egin dute ikerketa.
-__________  pertsonatik __________  bakarrik omen dira gai gezurrak harrapatzeko.
-Gezurrak harrapatzeko hiru gauza hartu ohi dira kontuan: aurrean dutenaren aurpegiaren espresioa, ______________________________ eta hitz egiteko era.
-Aparteko dohai hau dutenek __________ k baino hobeto antzematen dituzte gezurrak.
-Poligrafoaren bidez, bataz beste __________  asmatzen dute.
-Ikerketako parte-hartzaileei __________  erakutsi zizkieten.
-Gezur-asmatzaileak trebatzeko __________  antolatu dute.
-Gezurra esaten duen bakoitzean, gezurtiaren __________  ezberdina da.


2.jarduera. Egin idazlantxoa: kontaiguzu gezurrekin duzun harremana. Horretarako, erabil itzazu jarraian dituzun hitz eta esamoldeetako batzuk

GEZURRAK ETA NI
-Gehienetan zintzoa naiz, baina ahizpa gezurti hutsa da.
-Bihurria da benetan arreba, okerra!
-Gurasoak beti jabetzen dira gezurraz. / Gurasoek beti igartzen dute gezurra. /Gurasoek beti antzematen dute gezurra.
-Gurasoek ni ez naute gezurretan harrapatzen.
-Batzuetan gezur txikiak esaten ditut, ez nabaritzeko modukoak.
-Neure burua zuritzen ahalegindu nintzen, aitzakiak erabiliz.
-Neure anaiak beti garbitzen ditu eskuak.
-Amak susmoa hartzen du beti; aita nahiko inozoa da.
-Gezurra nolakoa, zigorra halakoa.
-Gurasoek ni gogor zigortzen naute.
-Aitak, gezurretan harrapatzen banau, errieta egiten dit.
-Errua nirea izan ez arren, beti leporatzen didate gertatutakoa.
-Gurasoek ez harrapatzeko, itxurak egiten ditut.
-Amak galdera egiten didanean, ez entzunarena egiten dut.
-Zerbait apurtu dudanean, aingerutxu aurpegia jartzen dut.
-Gezurretan harrapatzean, haserre bizian jartzen da ama, sutan.
-Errugabea izan arren, erruduntzat jotzen naute beti.

No hay comentarios:

Publicar un comentario